Guztiontzat pentsatutako kapsula hostel bat: irisgarria,
erosoa eta beharrezko guztiarekin, atseden hartzeko, partekatzeko eta
zure martxan mugitzeko, Gasteizko alde zaharraren bihotzean.
Harrera
16:00 – 23:30
SUKALDE
HORNITUA
JANGELA
HOSTEL
EGOKITUA
KAMERAK EREMU
KOMUNETAN
IGOGAILUA
DOAKO WIFIA
AEROTERMIA
Armairuen
alokairua
BONUAK
Vending makina
IGOGAILUA
APTC ETXEA
EZ DA HOTEL BAT,
“HOSTEL” BAT BAIZIK
Hemen, ez duzu zertan gela oso bat erreserbatu, zure kapsula erreserba dezakezu gela partekatu baten barruan.
Aterpetxe tradizional batek baino pribatutasun handiagoa du, malguagoa da, eta hotel bat baino merkeagoa da. Pertsona bakoitzak bere kapsula indibiduala du, bere giroarekin, nork bere martxan atseden hartzeko, eta eremu komunek, aldiz, sozializatzera gonbidatzen zaituzte, Etxean bezala egon zaitezen.
APTC Etxea ostatu moderno eta funtzional bat da, eta erosotasuna, pribatutasuna eta giro ona bilatzen dituzten pertsonentzat diseinatuta dago.
Kapsula erako oheak, espazio komun zainduak eta etxean bezala, edo hobeto, sentitzeko behar duzun guztia. Gainera, hainbat ohe eta espazio egokitu ditugu, mugikortasun urriko pertsonentzat, gurpil-aulkien erabiltzaileentzat eta ikusmen murriztua duten pertsonentzat, denek egonaldi eroso eta irisgarriaz gozatzeko aukera izan dezaten.
Kabina bakoitzak ate finko sarrailaduna eta ate lerragarri bat du, pribatutasun handiagoa izateko eta, behar duzunean, ingurunetik isolatzeko, espazioaren erosotasunari eta aireztapenari uko egin gabe.
Kabina bakoitzak Smart TV indibidual bat du, urrutiko kontrolarekin, erlaxatu eta ohetik zure eduki gogokoenaz gozatu ahal izan dezazun. Hainbat aplikaziotara sar zaitezke eta, Netflix zuzenean instalatu ezin daitekeen arren, zure mugikorretik bidalita erreproduzitzeko aukera duzu.
Iristen zarenean, burkoa aurkituko duzu, bere zorroarekin, eta edredoia, denak garbitu berri, lehen unetik erosotasunez atseden har dezazun. Zure egonaldia luzeagoa bada, oheko arropa aldatzeko zerbitzua eskaintzen dugu, zure erosotasuna eta higienea beti bermatzeko.
Kabinak 19 cm-ko lodiera duen koltxoi biskoelastiko bat du, atseden erosoa eskaintzeko eta zure gorputzaren formara egokitzeko diseinatutakoa; egonaldian hobeto lo egiten lagunduko dizu.
Kabina bakoitzak argi-puntu bat eta entxufe bat ditu zuri erosotasuna eskaintzeko. Zure mugikorra edo beste gailu batzuk erraz kargatu ahal izango dituzu, eta argiztapen ezin hobea izango duzu zure lekutik irten gabe irakurtzeko edo erlaxatzeko.
Gozatu zure espazio pribatu eta erosoaz gure gortina opako beltzarekin: argia blokeatzen du eta, airearen zirkulazioa ahalbidetzen duenez, itxita egotearen sentsazioa saihestuko duzu. Aerotermiari eta aire girotuari esker, airea etengabe berritzen da, eta kapsula fresko, aireztatuta eta eroso mantentzen da.
Gure ostatuan mugikortasun urriko pertsonentzat bereziki egokitutako oheak ditugu. Ohe artikulatuak dira, eta egitura indartua, erresistentzia handiko zurezko xaflak eta fidagarritasun handiko motor isilak dituzte, modu eroso eta seguruan doitu ahal izateko. Gainera, ohe mota horiek berariaz egokitutako koltxoi bat dute, atseden hobeezin bat bermatzeko.
Kabina bakoitzak tiradera bat du, zure gauzak bertan gorde ditzazun. Kandadua APTC Etxean alokatu edo eros dezakezu, edo zuzenean etxetik ekarri; horrela, zure gauzak bertan utzi ahal izango dituzu, ezertaz kezkatu gabe, eta zure egonaldiaz lasaitasun osoz gozatu ahal izango duzu.
Kapsula erako oheak dituzten gela partekatuak. Zure ohea erreserbatzen duzu, zure espazioa, zure atsedena.
4
Lasaitasuna eta erosotasuna. Zure kapsula pribatua espazio partekatu txiki baten barruan: aproposa zure martxan atseden hartu ahal izateko.
8
Pribatutasuna eta giro ona. Kapsula indibidualak, zure leku pribatua galdu gabe esperientziak partekatzeko pentsatutako gela batean.
10
Soziala eta funtzionala. Kapsula pribatuak bidaiazaleentzat edo erosotasuna prezio onean bilatzen dutenentzat, giro onean eta jendea ezagutzeko aukerarekin.
LEKU APROPOSA DA:
IKASLEENTZAT
LANGILEENTZAT
FAMILIENTZAT
KIROL TALDEENTZAT
APTC Etxea, gune estrategiko ezin hobe bat
iparraldean barrena mugitzeko.
Ordubete pasatxoan Bilbon, Donostian, Burgosen edo Logroñon egon zaitezke: ostatu hartzeko eta base nagusia aldatu gabe hainbat hiri ezagutzeko leku ezin hobea da.




Gure bezeroek guri buruz esaten dutena
APTC Etxea Hostelen dagoeneko ostatu hartu dutenen esperientziak dira gure aurkezpen gutun onena. Ikusi zer dioten kapsulen erosotasunari, garbitasunari eta espazioko giroari buruz.
Publicado en Google Alfonso Una de las mejores instalaciones, televisión y buen colchón,cocina equipada,José Ignacio nos lo explicó todo muy bien,prometo volver en otra ocasión super recomendable.Publicado en Google HAKO BENZ Todo perfecto un sitio muy bonito y tranquilo con buen servicio y gente muy majaPublicado en Google Sourakata Dramé ExcellentePublicado en Google Raphaël Wayenece Je suis arrivé vers 23h40, le délai était jusqu'à 23h30 et ils m'ont accepté dans l'établissement. Flexible sur les horaires de check-in! Pas plus de 30 min. Il faut juste les appeler pour expliquer la situation. Les chambres sont bien et confortable. Les cabines ont aussi leur propre casier. Les douches propres. Je vous recommande cette hôtel si vous êtes de passage et c'est pas cher du tout.Publicado en Google Wenbo Lee Es un lugar muy cómodo limpio dueño bastante amable con un comedor y área común muy amplio absolutamente recomendablePublicado en Google Abdallah Benzert Le personnel est très sympa , très bonne accueil je recommande.